XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esate baterako, gailu baten Aampgt;B, A=B eta Aamplt;B irteerak beste gailu baten izen bereko sarrerei ezarriz gero, 8 biteko konparadorea lortuko dugu.

11.17. irudian erakusten da bere ikur logikoa.

11.17. irudia. 7485 konparadorearen ikur logikoa.

11.5 ZIRKUITU ERAGILEAK

Zirkuitu digitalekin egin daitezke eragiketa matematikoak ere.

Horretarako zirkuituak ere, aurreko gaikoak bezala, zirkuitu konbinazionalak dira, baina beren berezitasunak direla eta, gai oso bat aparte eskaintzea pentsatu dugu.

Zirkuitu digitalen bidez eragiketa matematikoak egiteko, lehenik datuak eraldatu egin behar dira kodeturiko adierazpenetan, eta gero egiten da eragiketa, algebra bitarraren algoritmoen bidez.

Lehenik batuketa eta kenketa bitarra, BCD naturala eta BCD gehi hirukoa nola askatzen diren azalduko dugu, horiexek dira eta, honelako eragiketak egiteko koderik erabilienak.

Biderkaketa eta zatiketa, berriz, hainbat batuketa eta kenketen bidez egiten dira, aurrerago zirkuitu programagarrietan ikusiko dugunez.

Kenketa eragiketa, laster ikusiko dugunez, kenkizunari kentzailearen bateko, biko edo bederatziko osagarria batuta egiten da.

BCD naturala eta BCD gehi hiruko zirkuituak batugailu bitarretan oinarrituta eraikitzen dira.

Batugailu bitarrak dira katalogoan eskuragarri dauden MSI teknologiako gailu bakarrak.

Beraz, batuketa eta batugailu bitarra dira honelako zirkuitu guztien bi oinarriak.